Itxi

Saskibaloia

Miribillan

Gescrap-Baskonia: Euroligako derbirako sarrerak agortu dira

Erredakzioa

Bilbao Arena beteta izango da Katsikarisen mutilek garaipena lortu behar baitute Euroligan aurrera egiteko aukerak izaten jarraitzeko.

01:16
Gescrap Bizkaia-Caja Laboral: Hil ala biziko partida

Bilbao Arenako sarrera guztiak agortuta gelditu dira. Ostegunean partida erabakigarria jokatuko du Bilbao Basketek Caja Laboralen aurka, Katsikarisen taldeari soilik garaipenak balio baitio.

10.000 eserlekuak beteta egongo dira eta klubak zaleei partida hasi baino 30 minutu aurretik kantxara sartzea eskatu die beltzez jantzita. Helburua taldea laguntzeko giro aparta sorztea da.