Itxi

Saskibaloia

Komunikatua

Endesa Ligaren amaiera eta GBC-Baskonia derbia, atzeratuta

A. B. E. | EITB Media

ACBk jakinarazi duenez, liga erregularra maiatzaren 16a baino beranduago amaituko da, azkenaldian covid-19aren eraginez atzeratutako partida ugari egon baitira.

  • Baskonia - GBC

    Endesa Ligako lehen itzuliko Baskonia-GBC partidako irudia. Argazkia: EFE

ACBk ostegun honetan jakinarazi duenez, Endesa Ligaren amaiera atzeratu egingo da. Fase erregularraren amaiera maiatzaren 16rako aurreikusita zegoen arren, azken egunetan partida asko atzeratu egin dira covid-19aren eraginez.

Ondorioz, maiatzaren 4rako aurreikusita zegoen Unicaja Malaga-MoraBanc Andorra eta maiatzaren 5ean jokatzekoa zen Acunsa GBC-TD Systems Baskonia derbia, atzeratu egingo dira.

Maiatzaren 4an egingo den kluben arteko Batzar Nagusian egutegia berregituratuko da. Batzar horretan erabakiko da noiz jokatuko diren 37. eta 38. jardunaldietako partidak, baita atzeratutako neurketen datak; gainera, playoffetako egutegia ere zehaztuko dute.