Itxi

Saskibaloia

Ahalegin guztiak egingo ditu

Bidaideak prest azaldu da Nilofar Bayat jokalari afganiarra fitxatzeko

EITB Media

Jokalariak laguntza eskatu du Afganistandik irteteko, talibanek Kabul eta herrialdearen kontrola hartu ostean. Klubak baimena eskatu die Nazioarteko eta Espainiako Gurpil-aulkiko Saskibaloi Federazioei Bayat Bilbora ekartzeko.

  • Bidaideak Bilbao BSR

    Bidaideak Bilbao BSR. Argazkia: @BilbaoBSR

Bidaideak Bilbao BSR kluba prest azaldu da Nilofar Bayat afganiarra fitxatzeko, jokalariak Afganistandik irteteko laguntza eskatu baitu talibanek Kabul hiriburuaren eta herrialdearen kontrola hartu ostean.

Nazioarteko eta Espainiako Gurpil-aulkiko Saskibaloi Federazioei Bayat Bilbon bizi ahal izateko eta Bidaideaken jokatzeko baimena eskatu die klubeko presideneteak. Afganistango selekzioko kapitaina Bilbora ekartzeko ahalegin guztiak egingo ditu Bidaideakek.

Klubak asteazken honetan abiarazi ditu tramiteak Bayati proposamena helarazteko. Behin jokalariak proposamena onartuta, Nilofar Bayaten erbesteratzea abian jarri ahalko da.