Saskibaloia
Ofiziala
Surne, Bilbao Basketen babesle nagusi berria
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aseguru-etxeak RETAbet ordezkatuko du.
-
Bilbao Basketen babesle nagusiaren aurkezpena, Guggenheim Museoan. Argazkia: EITB
Surne aseguru-etxea izango da Bilbao Basketen babesle nagusi berria, ostiralean aurkeztu duten arabera. Horrela, babesle berriak RETAbet apustu etxea ordezkatuko du.
Bilboko taldeak bere babesle nagusi berria aurkeztu du, 17 urtetan zehar elkarlanean aritutakoa. Azken babesle nagusiak, RETAbetek, taldea babesteari utzi behar izan dio apustu-etxeen inguruko lege berria dela eta.
Bilbao Basketek bihar, 18:00etan, emango dio hasiera Endesa Ligako denboraldiari, Joventuten aurkako partidarekin.
¿ A partir de aquí, Surne Bilbao Basket ¿
— Bilbao Basket ¿ (@bilbaobasket) September 17, 2021
¿¿ @SurneSeguros pic.twitter.com/3E3SXelVLk