Itxi

Saskibaloia

ACB Kopa

Pablo Lasoren zoriontasuna

Erredakzioa

Real Madrilek 74-91 gainditu du Bartzelona Regal Kopako finalean. Horrelako partida ez dela "gauetik goizera" lortzen azpimarratu nahi izan du gasteiztarrak, "lan handi eta luzearen ondorioa" baita.

01:13
Pablo Laso, Kopako txapeldun jokalari eta entrenatzaile gisa

Pablo Lasok bere lehen titulua eskuratu du Real Madrilekin. Teknikari gasteiztarrak Kopa irabazi zuen jokalari zuria zenean eta orain entrenatzaile palmaresa estreinatu du.
19 urte itxaron behar izan du Madrilek Kopa trofeoa berriro altxatzeko. Zuriek 74-91 gainditu dute Bartzelona Regal.

"Ez dakit gure partidarik onena izan den edo ez, baina bai izan dira gure 40 minutu erregularrenak. Jokalariek izan duten fedea izan da garaipenaren gakoa. Heltzean eta euren aurpegiak ikustean banekien Kopa irabaziko genuela", esan du.

Horrelako partida ez dela "gauetik goizera" lortzen azpimarratu nahi izan du, "lan handi eta luzearen ondorioa" baita.