Itxi

2021/10/27

21:57

Saskibaloia

Eurokopa (3. jardunaldia)

Lointek Gernikak garaipena lortu du Flammes Caroloren etxean

A. B. E. | EITB Media

Bizkaiko taldeak 58-69ko emaitzarekin irabazi du Frantzian jokatu duen Eurokopako hirugarren jardunaldiko partida, eta H multzoko bigarren dago.

  • Flammes Carolo - Lointek Gernika Bizkaia

    Flammes Carolo - Lointek Gernika Bizkaia partidako jokaldi bateko irudia. Argazkia: @GKesb

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak irabazi egin du Flammes Caroloren aurka (58-69) asteazken honetan Frantzian jokatu duen Eurokopako multzoen faseko hirugarren jardunaldiko partida.

H multzoko beste neurketan, La Roche Vendeek garaipena lortu du Virtus Boloniaren kontra (66-88). Ondorioz, La Roche Vendee da liderra, hiru partidatik hiru irabazita, Lointek Gernika bigarren dago (bi garaipen eta porrot bat), Flammes Carolo (garaipen bat eta bi porrot) hirugarren, eta Virtus Bolonia dago azken postuan, hiru partidatik hiru galduta.

Hasiera ona eman dio Lointek Gernikak partidari sei puntuko errenta lortuta (4-10), baina etxeko taldeak azkar erantzun du, eta puntu batera gerturatu da (9-10). Ondoren, parekatuta joan da neurketa, baina Flammes Carolo aurretik jarri da markaigailuan lehen laurdenaren azken txanpan (17-14). Gernika-Lumoko taldeak, ordea, puntu bateko desabantailarekin (17-16) amaitu du lehen laurdena.

Bigarren laurdenaren hasieran, bi taldeetako batek ere ez du lortu zuloa irekitzea (20-20 eta 22-22). Frantziako taldeak lau puntuko abantaila (26-22) erdietsi ostean, Lointek Gernikak ondo erantzun du, eta aurretik jartzea lortu (26-27). Hala ere, atsedenaldira iristeko minutu bat falta zenean, etxeko taldeak zazpi puntuko errenta (37-32) eskuratu du. Mario Lopezek zuzentzen duen taldeak amaiera ona eman dio laurdenari, eta norgehiagoka frantziarren aldeko 39-37ko emaitzarekin heldu da atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean, parekotasuna izan da nagusi, eta horren erakusgarri da neurketa berdinduta iritsi izana laurdeneko azken minutuetara (47-47). Amaierako laurdena berdinduta hasiko zutela ematen zuen, baina Lointek Gernikak saskiratzea sartu du azken segundoan, eta aurretik jarri da markagailuan (51-53).

Laugarren eta azken laurdenaren hasieran, Flammes Carolok partida berdindu du (53-53), baina hortik aurrera Lointek Gernika nagusitu da jokoan. Bizkaiko taldeak 0-12ko partziala lortu, eta garaipena bideratuta utzi du (53-65). Azken hiru minutuak bikain kudeatu ditu euskal taldeak, eta, ondorioz, garaipena lortu du (58-69).

Fitxa teknikoa:

58.- Flammes Carolo (17+22+12+7): Akhator (8), Bouderra (12), Mendy (13), Diallo (7), Pouye (-); Milapie (-), Berkani (12), Fiebich (2) eta Sy-Diop (4).

69.- Lointek Gernika Bizkaia (16+20+17+16): Ariztimuño (-), Buch (1), Bjorklund (18), Ginzo (11), Moore (7); Brcaninovic (17), Silva (7), Alberdi (-) eta Arrojo (8).

Partzialak: 17-16, 39-36 (atsedenaldia), 51-53 eta 58-69 (amaiera).

Epaileak: Gavin Williams (Erresuma Batua), Tamas Földhazi (Hungaria) eta Arnoud Christian van Bochove (Herbehereak). Milapie eta Bouderra kanporatu dituzte, bosna falta egin dituztelako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;