Itxi

2021/11/02

16:39

Saskibaloia

Eurokopa

Lointek Gernika Bizkaia - Virtus Segafredo Bolonia partida, gaur zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

A. B. E. | EITB Media

Eurokopako laugarren jardunaldiko norgehiagoka Gernika-Lumoko Maloste Kiroldegian jokatuko da, 20:00etan. Bizkaiko taldeak garaipena lortzea eta hurrengo faserako txartela bideratuta uztea du helburu.

  • Virtus Segafredo Bolonia - Lointek Gernika Bizkaia

    Virtus Segafredo Bolonia - Lointek Gernika Bizkaia partidako irudia. Argazkia: @GKesb

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako multzoen faseko laugarren jardunaldiko partida jokatuko du Virtus Segafredo Boloniaren aurka asteazken honetan (azaroak 3), 20:00etan, Gernika-Lumoko Maloste Kiroldegian. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB4k.

Italiako taldea H multzoko azken postuan dago, orain arte jokatu dituen hiru partidak galduta. Lointek Gernika, aldiz, bigarren da bi garaipen erdietsita eta porrot bat jasota. La Roche Vendee da liderra hirutik hiru neurketa irabazita, eta Flammes Carolo dago hirugarren postuan, orain arte garaipen bat lortu eta bi porrot jaso dituelarik.

Lehen jardunaldiko partidan, Bizkaiko taldeak mendean hartu zuen Bolonia Italian, 60-65eko emaitzarekin. Garaipena lortuz gero, Mario Lopezek zuzentzen duen taldeak bideratuta utziko luke hurrengo faserako sailkapena.

Roundtrek ez du jokatuko erabaki teknikoarengatik. Gainera, Lointek Gernika Bizkaiak ez ditu prest izango Gabija Meskonyte eta Irune Orio jokalariak, min hartuta baitaude.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;