Saskibaloia
2021-2022ko Kopa
Errege Kopa Granadan jokatuko da eta ez du talde anfitrioirik izango
I. G. | EITB MEDIA
Kopako fase finala Granadako Udal Kirol Jauregian jokatuko da, otsailaren 17tik 20ra bitartean.
-
Baskonia eta Juventut taldeen arteko partida bat. Irudia: EFE
Saskibaloiko 2021-2022 Errege Kopako fase finala Granadako Kirol Jauregian jokatuko da, otsailaren 17tik 20ra, ACBk eta Andaluziako Juntak akordioa lortu ostean, klubetako patronalak ostegun honetan iragarri duenez.
ACBk ohar batean azaldu duenez, Andaluziako hiriak Endesa ligan anfitrioi gisa aritzen den klubik ez duenez, Ligako lehen itzuliaren amaieran ondoen sailkatu diren zortzi taldeek hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Gasteiz partida horiek jokatzeko hautagaietako bat zen, baina azkenean Andaluziako hirian jokatuko dira.