Itxi

Saskibaloia

Eurokopa

Lointek Gernika - Flammes Carolo partida erabakigarria, gaur, zuzenean, eitb.eus eta ETB4n

EITB Media

Malosten jokatuko da euskal eta frantziar taldeen arteko Eurokopako norgehiagoka, 20:00etan. Bizkaitarrek garaipena lortu behar dute txapelketako final-zortzirenetarako atariko kanporaketarako sailkapena bermatzeko.

  • Flammes Carolo - Lointek Gernika Bizkaia

    Lehen itzuliko Flammes Carolo - Lointek Gernika Bizkaia partidako irudia. Argazkia: @GKesb

Lointek Gernika Bizkaiak Flammes Caroloren aurka jokatuko du Malosten asteazken honetan Eurokopako partida, eta Bizkaiko taldeak garaipena behar du txapelketa honetako final-zortzirenetarako atariko kanporaketarako sailkapena bermatzeko. Norgehiagoka 20:00etan hasiko da, eta zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB4k.

Hamabi multzoetako lehen eta bigarren sailkatuek aurrera egingo dute txapelketan, baita zortzi hirugarren onenek ere. Lointek Gernika Bizkaia bigarren dago H multzoko sailkapenean, bi garaipen eta hiru porroteko balantzearekin; Flammesek ere balantze bera du. Lehen itzuliko neurketan, Gernika-Lumoko taldeak 50-57 garaitu zuen Frantziako taldea.

Garaipena lortuz gero, Lointek Gernika Bizkaiak hurrengo faserako txartela lortuko du; galduz gero, ordea, kanporatuta gera liteke hirugarren onenen artean sartu ezean edo laugarren izateagatik Virtus Boloniak La Roche Vendee multzoko liderrari irabazten badio.