Itxi

Saskibaloia

Selekzioa

Agurtzane Egiluz, Naiara Rodríguez eta Beatriz Zudaire, gurpil aulkiko saskibaloiko Europako txapelketan

I. G. | EITB MEDIA

Espainiako selekzioak debuta egingo du igandean Turkiaren aurka, Dubaiko Munduko Txapelketarako postu baten bila.

  • Agurtzane Egiluz eta Naiara Rodriguez

    Agurtzane Egiluz eta Naiara Rodriguez. Vital Zuzenak Fundazioa

Agurtzane Egiluz eta Naiara Rodríguez, Vital Zuzenak Fundazioko bi jokalariak, igande honetatik aurrera lehiatuko dira Madrilen jokatuko den Europako txapelketan Espainiako selekzioarekin, Turkiaren aurka estreinatuz. Guztira sei selekzio egongo dira taldean: Espainia, Frantzia, Turkia, Holanda, Britainia Handia eta Alemania.

Gainera, Beatriz Zudaire UCAM Murtziako jokalari nafarra ere deitu dute txapelketako partida horiek jokatzeko.

Agurtzane Egiluzek iazko Munduko Txapelketa, Rotterdameko Europako Txapelketa eta Tokioko Paralinpiar Jokoak jokatu zituen. Naiara Rodriguezentzat (17 urte) bere lehen txapelketa ofiziala izango da. Adrian Yañez bilbotar hautatzaile berriaren apustua izan da.

Europako txapelketa honek 2022an Dubain jokatuko den Munduko Txapelketarako sailkapenerako balioko du. Lehen lau taldeek lortuko dute bertan izatea.