Saskibaloia
Koronabirusa
Baskonia, Bilbao Basket, IDK Euskotren eta Araski taldeen partidak atzeratu dituzte, positiboengatik
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Atzeratzeek gizonezkoen Endesa Ligaren 16. jardunaldiari eta emakumezkoenaren 15. jardunaldiei eragiten diete.
-
Koronabirusak hainbat partida atzeratzea eragin du. Argazkia: Efe.
Bitci Baskoniak eta Hereda San Pablo Burgos taldeek igande honetan, urtarrilak 2, jokatu behar zuten partida atzeratu egin dute talde gasteiztarrean hautemandako koronabirus kasu berrien ondorioz, ACBk aditzera emandakoaren arabera.
Neven Spahija entrenatzaileak ezin izan ditu azken bi partidak zuzendu, duela egun batzuk positibo eman ostean, eta orain zenbait jokalarik ere positibo eman du. Ondorioz, ligako arduradunek Baskoniak eta Burgos taldeak Buesa Arenan jokatu behar zuten 16. Jardunaldiko neurketa bertan behera uztea erabaki dute.
Horrekin, sei norgehiagoka dira jada atzeratu direnak Endesa Ligako 16. jardunaldian. Momentuz, jokatuko direnak igandeko Real Madril-Bartzelona eta Unicaja-Casademont Zaragoza, eta asteleheneko Valentzia Basket-Kanaria Handia dira.
Eta ostiralean arratsaldean bertan aditzera emandakoearen arabera, Real Betis-Surne Bilbao Basket astelehenerako aurreikusita zegoen neurketa ere atzeratzea erabaki dute, positiboen ondorioz.
IDK Euskotren eta Araskiren partidak ere
Emakumezkoen Endesa Ligan, berriz, asteartean, urtarrilak 4, Tenerifeko Santiago Marin kiroldegian jokatzekoa zen Tenerife-IDK Euskotren partida ere atzeratu egin dute.
Kanarietako taldean positibo gehiago hauteman dituzte.
Postiboek ere Araski-Valentzia Basket egun berean, urtarrilaren 4an, jokatu beharreko 15. jardunaldiko partida atzeratzea eragin dute.
Datozen egunetan emango dute atzeratutako neurketen data berrien berri.