Itxi

Saskibaloia

ACB Kopa

Madril-Breogán, Joventut-Tenerife, Valentzia-Murtzia eta Barça-Manresa, final-laurdenetan

EITB Media

Otsailaren 17tik 20ra ospatuko da eta aurten ez da euskal ordezkaririk izango Granadakn jokatuko den Kopan.

  • Tenerife vs Valentzia partidaren irudia. Argazkia: EFE

    Tenerife vs Valentzia partidaren irudia. Argazkia: EFE

Gaur egin da 2022ko saskibaloiko Errege Kopako zozketa.

Granadan jokatuko da otsailaren 17tik 20ra bitartean eta aurten ez da euskal talderik izango bertan.

Bitci Baskoniak ez du lagun izan Tenerife-Valentzia partidaren emaitza eta ondorioz Kopatik kanpo geratu egin da.

Zozketak horrela utzi ditu final-laurdenak: Real Madril-Rio Breogan, Joventut-Lenovo Tenerife, Valentzia Basket-UCAM Murtzia eta Bartzelona-BAXI Manresa.

ERREGE KOPAKO EGITARAUA

Final-laurdenak

Otsailak 17, osteguna

A: Real Madril - Rio Breogan

B: Joventutu - Lenovo Tenerife

Otsailak 18, ostirala

C: Valentzia Basket - UCAM Murtzia

D: Bartzelona - Baxi Manresa

Finalerdiak

Otsailak 19, larunbata 

A vs B

C vs D

Finala

Otsailak 20, igandea