Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Surne Bilbao Basket vs Bitci Baskonia, euskal derbia Miribillan

Agenciad | EITB Media

Bizkaitarren eta gasteiztarren arteko partida jokatuko da gaur arratsaldeko 17:00etan. Zuzenean, Radio Vitorian.

  • Dena prest euskal derbirako

    Dena prest euskal derbirako

Surne Bilbao Basket eta Bitci Baskonia taldeek euskal derbia jokatuko dute Endesa Ligako 26. jardunaldian. Partida Bilboko Miribilla pabiloian izango da gaur arratsaldeko 17:00etan.

Talde bilbotarra hamargarren postuan dago sailkapen nagusian (11 garaipen eta 12 porrot). Azken neurketa etxean Badalonako Joventuten kontra galdu baino lehen zazpi partida jarraian irabazi zuten eta horri esker jaisteko postuetatik ihes eta gorago begiratzeko aukera izan dute Alex Mumbruren gizonek.

Bestaldetik, Bitci Baskonia, denboraldi oso irregularra egiten ari da, halere, sailkapenean play-offetako postuetan daude 13 garaipenekin eta 11 partida galduta dituztelarik.

Gasteiztarrek Euroligako partida galdu zuten ostiralean Monacoren aurka eta oso zaila dute lehenengo zortzien artean sartzea, beraz Endesa Ligan izan behar dute burua.

Lehen itzuliko neurketan aise irabazi zuten gasteiztarrek (101-86), batez ere lau gizonen partida onari esker: Wade Baldwin IV.a (26 puntu eta 30eko balorazioa), Simone Fontecchio (19 eta 22), Jayson Granger (17 eta 21) eta Tadas Sedekerskis (6, 8 errebote y 20ko balorazioa).

Bi taldeen artean ACBn jokatutako neurketan balantzea Arabako taldearen aldekoa da, 29 garaipen lortu ditu Baskoniak eta 8 Bilbao Basketek.

Biharko partida Emilio Perez Pizarro, Luis Miguel Castillo eta Roberto Lucasro epaileek zuzenduko dute.