Itxi

Saskibaloia

21 urte dauzka

Marta Alberdik urtebete luzatu du Lointek Gernika Bizkaiarekin duen kontratua

EITB MEDIA

Harrobiko hegalekoak bigarren denboraldia jarraian egingo du klubaren lehen taldean.

  • Marta Aberdik bere bigarren denboraldia egingo du profesionaletan

    Marta Aberdik bere bigarren denboraldia egingo du profesionaletan. Irudia: @GKesb.

Marta Alberdik beste urtebete egingo du Lointek Bizkaia Gernika taldean. Harrobiko jokalariaren bigarren urtea izango da profesional gisa saskibaloiaren maila gorenean.

Alberdik 20 partida jokatu ditu aurten lehen taldean, iazko denboraldian jokatutakoen bikoitza, sei minutuko batez bestekoarekin.

21 urteko hegalekoa gazteen taldean hasi zen saskibaloian jokatzen. Lehen taldean, Mario Lopez entrenatzailearen konfiantza osoa izan du, eta, entrenamenduetan aurrera egin ahala, jokoaren arlo guztietan hobetu du.

Marta Alberdiren kontratu berritzearekin, Lointek Gernika Bizkaia taldeak bost jokalari ditu 2022-2023 denboraldirako: Marta Alberdi, Sandra Ygueravide, Itziar Ariztimuño, Rosó Buch eta Gabija Meskonyte.