Itxi

Saskibaloia

Boston Celtics mendean hartuta

Golden State Warriors, NBAko txapeldun

Agentziak | EITB MEDIA

103-90 irabazi diote Celtics taldeari finaletako seigarren partidan Stephen Curry jokalariaren partida bikainarekin.

  • Golden State Warriorseko jokalariak, txapeldunen sariarekin

    Golden State Warriorseko jokalariak, txapeldunen sariarekin. Argazkia: Efe.

Golden State Warriors taldeak zazpigarrenez irabazi du NBAko titulua, laugarrenez azken zortzi urteetan, finaleko seigarren partidan Boston Celtics 103-90 mendean hartuta. Markagailu orokorrean 4-2 nagusitu da San Francisco hiriko taldea.

Bostoneko taldean, Jayson Tatumek 13 puntu baino ez ditu egin, hiru errebote eta zazpi asistentziarekin. Jaylen Brownen 34 puntuak eta Al Horforden 19 puntuak eta 14 erreboteak ere ez dira nahikoa izan finaletako zazpigarren partida behartzeko.

Golden State taldean, aldiz, Stephen Curry izan da izar nagusia 32 puntu eta hiruko sei jaurtiketarekin azken titulua irabazi eta lau urtera berriro txapeldun izateko. Boston Celtics 18. titulua irabazteko itxaropenarekin hasi zuten finala, baina ezin izan dute marka historiko berria ezarri.

San Franciscoko taldearentzat, zazpigarren txapela da 1947an, 1956an, 1975ean, 2015ean eta 2018an irabazitakoen ostean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena