Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa

Maimouna Diarra, Araskiko jokalari berria

EITB MEDIA

Diarra denboraldi honetako zortzigarren fitxaketa da Kutxabank Araskirentzat. Pibot senegaldarra Logroñoko Campus Prometetik iritsiko da Gasteizera eta Made Urietak zuzentzen duen taldearen barnealdeko erreferentzia izango da.

  • Maimouna Diarra.

    Maimouna Diarra. Imagen: Araski.

Maimouna Diarra (1991/01/30) Araskiren fitxaketa berria da, klubak bere sareetan jakinarazi duenez. Campus Promete taldetik iritsiko da Gasteizera eta bertan, pasa den denboraldian, pibot senegaldarrak 8,6 puntu eta 8,1 errebote lortu ditu batez beste 20 minututan. Errioxako taldeaz gain, Maimouna Diarrak ibilbide luzea egin du estatuko beste talde batzuetan Femení Sant Adrià, Clarinos, Zamarat eta Arxil taldeetan.

Araski Kutxabankeko jokalari berriak ere badu eskarmentua atzerrian. Diarrak Montpellier talde frantziarrarekin eta WNBAko Los Angeles Sparksekin jokatu du. Are gehiago, Maimouna WNBAko finalista izan zen 2017an. Bestalde, barnealdea ohikoa da Senegalgo deialdietan.