Saskibaloia
Azken segundoan
Marcelinho Huertasen hirukoak garaipena eman dio Barçari (81-80)
Erredakzioa
Azken laurdenean markagailuari buelta eman dio Xavi Pascualen taldeak eta Endesa Ligako finalean 1-0 jarri da Real Madrilen aurka.
-
Regal Bartzelona-Real Madril. Argazkia: EFE
FC Bartzelona Regalek Real Madril gainditu du Endesa Ligako finalaren lehen partidan (81-80). Zuriek partida ona egin dute Palaun, baina Barçak azken laurden bikaina egin du eta markagailuari buelta eman dio.
Marcelino Huertasek, azken segundoan, sartutako hirukoak eman dio garaipena talde katalanari. Azken hamar minutuetan dena eman du Xavi Pascualen taldeak eta laurdena hamabi puntuko desabantailarekin hasi arren partida irabazi eta aurrea hartu du finalean (1-0). Bigarren partida ostiral honetan jokatuko dute 22:00etan, Palaun berriro ere.
FC BARTZELONA REGAL: Huertas (3), Eidson (6), Mickeal (17), Lorbek (18), Vazquez (3) --hasierako bostekoa--; Sada (2), Navarro (21), Wallace (-), Ingles (2), Ndong (9).
REAL MADRIL: Llull (11), Singler (11), Suarez (1), Velickovic (5), Tomic (16) --hasierako bostekoa--; Pocius (-), Reyes (4), Mirotic (7), Rodriguez (7), Begic (-), Carroll (18).
PARTZIALAK: 15-20, 22-23, 17-23 eta 27-14.