Saskibaloia
NBAko finala
Thunder nagusi, aurreneko partidan (105-94)
Erredakzioa
Oklahomako taldeak Miami Heat gainditu du NBAko finalaren lehen neurketan. Kevin Durant hegalekoa izan da partidako izarra, 36 puntu lortuta.
-
Kevin Durant (eskuina). Argazkia: EFE
Oklahoma Thunder taldeak irabazi du NBAko finalaren aurreneko partida, Miami Heat 105-94ko markagailuarekin gaindituta. Kevin Durant izan da gakoa Thunderrek garaipena lortzeko. Hegalekoak 36 puntu egin, zortzi errebote lortu eta lau asistentzia eman ditu.
Bigarren partida ere Oklahoman jokatuko da, ostegun honetan. Ondoren, Miamin jokatuko dituzte hirugarrena, laugarrena eta bosgarrena, beharrezkoa izango balitz. Seigarrena eta zazpigarrena Oklahoma Cityn jokatuko lituzkete berriro ere.
Fitxa teknikoa:
105 - Oklahoma City Thunder (22+25+27+31): Westbrook (27), Sefolosha (9), Perkins (4), Durant (36), Ibaka (10) -hasierako bostekoa-, Fisher (6), Collison (8), Cook (-) eta Harden (5).
94 - Miami Heat (29+25+19+21): Chalmers (12), Wade (19), Haslem (4), Battier (17), James (30) -hasierako bostekoa-, Miller (2), Bosh (10) eta Anthony (-).