Itxi

Saskibaloia

EUROKOPA

Poloniako Gorzow, Lointek Gernikaren aurkaria Eurokopako final-hamaseirenetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Joaneko partida Malosten (Gernika-Lumo) jokatuko da urtarrilaren 4an edo 5ean, eta itzulikoa Polonian izango da hilaren 11n edo 12an. Bi taldeek final-zortzirenetara pasatzea izango dute jokoan.

  • Lointek Gernika Eurokopa

    Lointek Gernika Eurokopa. Argazkia: EITB MEDIA

Lointek Gernika Bizkaiak Gorzow talde poloniarra izango du aurkari Eurokopako final-hamaseirenetan. Urtarrilaren lehen hamabostaldian jokatuko da kanporaketa.

Joaneko partida urtarrilaren 4an edo 5ean jokatuko da Malosten (Gernika-Lumo), eta itzulikoa, hilaren 11n edo 12an Polonian.

Anna Montañanak zuzentzen duen taldea H multzoko bigarren postuan sailkatu da txapelketako hurrengo fasera Italiako Reyer Veneziaren atzetik. Bestalde, Gorzow B multzoko lehena izan da Galatasaray, Piestkanske Cajky eta Slavia Banska Bystrica taldeen aurretik.