Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Kadri Lassek IDK Euskotren taldeko jokalaria izateari utzi dio

EITB Media

Hegaleko pibota eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko.

  • Kadri Lass

    Kadri Lass, IDK Euskotreneko jokalari ohia. Argazkia: @ibaetabasket

Kadri Lassek IDK Euskotren taldeko jokalaria izateari utzi dio, klubak asteazken honetan (abenduak 21) jakinarazi duenez. Jokalaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko.

IDK Euskotrenek 2022ko ekainean fitxatu zuen Lass, Endesa Ligako Embutidos Pajariel Bembibre taldetik. Ordutik, Endesa Ligako 12 partida jokatu ditu Donostiako taldearekin, norgehiagokako batezbeste 5,3 puntu, 3,3 errebote eta 1,5 asistentzia erdietsita.

Bestalde, klubak gaineratu du, datozen egunetan bi jokalari fitxatuko dituela azken bajak ordezkatzeko.