Itxi

Saskibaloia

ASTEAZKENA 20:00ETAN

Enea Gorzów, lehen harria Lointek Gernikaren Europako bidean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Anna Montañanak zuzendutako neskek kanporaketa bideratzen saiatuko dira Malosten. Fase Erregularreko multzoetako txapeldunetako baten aurka jokatzen dute. Partida ETB4n eta eitb.eusen ikusi ahalko da.

  • Julie Wojta

    Lointek Gernikako Julie Wojta jokalaria jaurtiketa bat egiten. Argazkia: Lointek Genrika

Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako final-hamaseirenetako kanporaketa bideratu nahi du bihar Maloste Kiroldegian (20:00etan), Investln TheWest Enea Gorzów taldearen aurka.

Fase erregularreko multzoko txapeldunetako baten eta txartela lortzeko zailtasun gehien izan dituen taldeetako baten arteko lehia izango da.

Enea Gorzów C multzoko txapelduna izan zen, Galatasaray talde turkiarraren eta Piestanske Cajky eta Slavia Banska Bystrica eslovakiarren aurretik, 5 garaipenekin, porrot bakarrarekin eta +100 puntuko aldea lortuta.

Anna Montañanaren taldeak, Julie Wojta eta Brooque Williams estatubatuarren gidaritzapean, Sandra Ygueravide errekuperatuko du kanporaketa honetarako. Itziar Ariztimuño bizkaitarrak maila handian ordezkatu duen arren.

Partida ETB4n eta eitb.eusen ikusi ahal izango da 20: 00etatik aurrera.