Itxi

Saskibaloia

ACBko finala

Bartzelona Regal, Endesa Ligako txapelduna

Erredakzioa

Xavi Pascualen taldeak irabazi du 2012ko Endesa Liga finaleko bosgarren partidan Real Madril 73-69 gaindituta. Pablo Lasoren mutilek azkenera arte borrokatu dute, baina katalanak nagusi izan dira.

  • Bartzelona Regal. Argazkia: EFE

    Bartzelona Regal. Argazkia: EFE

Bartzelona Regalek Ligako titulua bigarren urtez jarrian irabazi du, Real Madril bosgarren neurketan 73-69 gaindituta. Kataluniako taldeak Ligako hamazazpigarren titulua eskuratu du, ACB Ligako hamalaugarrena. Denboraldiko defentsa onenak, eraso onena gainditzea lortu du. Xavi Pascualen mutilak kanporaketan atzetik izan dira, baina azkenean titulua lortu dute.

Bi taldeak urduri irten dira kantxara eta intentsitate handiko neurketa jokatu dute. Hala ere, Bartzelona Regal nagusi izan da ia norgehiagoka osoan zehar. Pascualen mutilek jaurtiketa libre garrantzitsuak saskiratu ditutze azkenengo laurdenean, eta Pablo Lasoren taldeak ezin izan du markagailua irauli. Singlerrek 70-68koa ezarri du bukaerarako zazpi segundora, baina Bartzelonako jokalariek garaipena lortu dute (73-69).

- Fitxa teknikoa:

73 - Bartzelona Regal (16+23+17+22): Huertas (4), Navarro (6), Mickeal (17), Lorbek (10), Vazquez (16) -hasierako bostekoa- Ingles (8), Wallace (5), Sada (5), Eidson (2) eta N'Dong (-).

69 - Real Madril (12+22+13+22): Llull (12), Carroll (16), Suarez (2), Mirotic (10), Tomic (2) -hasierako bostekoa- Reyes (6), Pocius (-), Singler (12), Velickovic (1), Sergio Rodriguez (6) eta Begic (2).