Saskibaloia
LESIOA
Kaela Davisi ebakuntza egingo diote Akilesen tendoia hautsi ondoren
I. G. | EITB MEDIA
27 urteko hegalekoak bi partida baino ezin izan ditu jokatu talde donostiarrarekin.
-
Kaela Davis. Argazkia: @ibaetabasket
Kaela Davis IDK Euskotreneko jokalari estatubatuarrari ebakuntza egingo diote Estatu Batuetan, astelehen honetako entrenamenduan Akilesen tendoia hautsi ostean.
Klubak Puerto Ricoko Atenienses de Manatitik datorren neguko bigarren fitxaketaren lesioa baieztatu du, egindako proben ondoren.
27 urteko hegalekoak bi partida baino ezin izan ditu jokatu talde donostiarrarekin.