Saskibaloia
Lesioa
Irati Etxarri nafarrak hautsita dauka ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua
I. G. | EITB MEDIA
24 urteko jokalari nafarrak min hartu zuen Valentziaren aurka jokatutako partidan.
-
Irati Etxarri. Argazkia: @BaloncestoESP
Irati Etxarri hegal-pibotak ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi du, bertako jokalaria den Spar Girona taldeak sare sozialen bidez jakinarazi duenez.
24 urteko jokalari nafarrak min hartu zuen Valentziaren aurka jokatutako partidan, eta ezin izango du jolastu gehiago denboraldi honetan.
Etxarri "traumatologiaren balorazioaren zain geratu da, ebakuntza kirurgikoa baloratzeko", adierazi du klubak.