Saskibaloia
Europkopa eta FIBA Europa Kopa
IDK Euskotren-Dinamo Sassari eta Bilbao Basket-Dinamo Sassari, zuzenean, 20:00etan, EITBn
EITB MEDIA
IDK Euskotrenen partida eitb.eus-en eta ETB4n izango da ikusgai, eta Bilbao Basketena eitb.eus-en. Gipuzkoako taldeak hamar puntuko alde irauli beharko du, Eurokopako final laurdenetarako sailkatzeko, eta Bizkaiko taldeak kanporaketa horretarako sailkatzea ere bermatzeko aukera du.
-
20:00etan hasiko dira bi partidak. Irudia: EITB Media.
EITBk, gaur arratsalde-gauean, 20:00etatik aurrera, Eurokopako IDK Euskotren-Dinamo Sassari eta FIBA Europa Kopako Surne Bilbao Basket-Dinamo Sassari partidak emango ditu. Hain zuzen ere, IDK Euskotrenen neurketa ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, eta Bilbao Basketen norgehiagoka eitb.eus-ek emango du.
Testuinguru horretan, IDK Euskotrenek partida oso garrantzitsua du etxean, Gascan, Donostian, 2024-25 denboraldiko Eurokopako final zortzirenetako itzuliko norgehiagokan. Txapelketako final laudenetarako sailkatzea dute jokoan Azu Muguruzaren jokalariek. Txartel hori bereganatzeko, Donostiako taldeak Dinamo Sassari menderatu behar du, hamar puntutik gorako aldeaz; izan ere, joaneko neurketan, Sardiniako taldea 60-50 nagusitu zen.
Miribillan, Bilbon, ordu berean, Bilbao Basketek ere izango du Dinamo Sassari aurkari; hori bai, babesleren izena dela eta, gizonezkoen taldeak Bando di Sardegna Sassari du izena. Partida FIBA Europa Kopako bigarren faseko laugarren jardunaldiari dagokio, L multzoaren barnean, eta Jaume Ponsarnauren gizonek garaipena eskuratuz gero, final laurdenetarako sailkatzea ere lor lezakete, multzoko beste partidan Choletek Le Portelen etxean garaitzen badu.
Arestian esan bezala, bi partidak 20:00etan hasiko dira.