Itxi

Saskibaloia

Emakumezkoen Endesa Liga (J18)

IDK-k garaitu egin du; Araskik, Ardoik eta Lointek Gernikak, galdu.

EITB Media

Gipuzkoako taldea izan da garaipena lortu ahal izan duen bakarra Emakumezkoen Endesa Ligako 18. jardunaldian.

  • IDK Euskotren eta Kanaria Handiaren arteko partida. Argazkia: @ibaetabasket

    IDK Euskotren eta Kanaria Handiaren arteko partida. Argazkia: @ibaetabasket

IDK Eukotren izan da Emakumezkoen Endesa Ligako 18. jardunaldian garaipena lortu duen euskal talde bakarra, Oses Construccion Ardoik, Kutxabank Araskik eta Lointek Gernika Bizkaiak porrota jaso baitute.

IDK Euskotrenek 67-52 irabazi zion larunbat honetan Kanaria Handiari, etxean. Gipuzkoako taldea nagusi izan zen ia partida osoan eta abantaila handitu besterik ez zen egin denborak aurrera egin ahala. Azken laurdenean, Kanarietako taldeak emaitza makillatu zuen, baina ez markagailua iraultzeko adina.

Araskik eta Ardoik, berriz, ezin izan zieten aurkariei aurre egin. Arabako taldeak azken laurdenean baino ez zuen Joventut gainditu (73-84), eta Ardoik partida hasiera txarra izan zuen Cadi La Seuren aurka, eta ondorengo laurdenetan garesti ordaindu zuten hori (67-51).

Igande honetan, Lointek Gernikak ez du zorte hobea izan eta Gironaren etxean galdu du (73-62). Ez da lointektarren partidarik onena izan, ia partida osoan mendean izan baitituzte, azken laurdenean izan ezik.