Saskibaloia
Emakumezkoen Endesa Liga
Ardoik maila galdu du IDKren aurka huts eginda (81-74)
EITB MEDIA
Nafarrek partida ona egin dute, eta 16 puntuko aldea ere izan dute, baina luzapenean gipuzkoarrak gehiago izan dira. Donostiarrek mailari eusteko aukerei eusten diete.
-
IDK eta Ardoi. Argazkia: @FNBardoi
Ardoik maila galdu du, IDK Euskotrenen aurka Donostian jokatu duen Emakumezkoen Endesa Ligako partida galduta.
Nafarroako taldea aurretik joan da ia partida osoan, eta 16 puntuko aldea ere izan du hirugarren laurdenean (35-51), baina IDK-k, urduri eta erasoan trakets ibili den arren, hirugarren laurdena 45-54ko emaitzarekin itxi du.
Azu Muguruzaren taldeak, Nafarroakoak bezala, ezinbestekoa zuen garaipena mailari eusteko, eta helburu hori buruan, azken laurdenean bisitariak estutu ditu. Ahalegin horri esker, azken laurdenean puntu bat aurretik jarri da, baina ezin izan du luzapena saihestu.
Luzapenean, etxeko taldea jaun eta jabe izan da azken unera arte, eta 81-74 nagusitu da.
Emaitza horren ondorioz, Ardoik maila galdu du, liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, eta IDK-k mailari eusteko aukerei eutsi die. Hala ere, Gipuzkoako taldea Celtak egiten duenaren mendean dago.