Itxi

Saskibaloia

ENDESA LIGA

Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek saskibaloiaren elitean jarraituko dute datorren denboraldian

G. P. A. | EITB MEDIA

Bestalde, Ardoi eta Lointek Gernikaren arteko euskal derbian talde bizkaitarra nagusitu da. Horrenbestez, porrotarekin esan dio agur Ardoik Endesa Ligari.

  • IDK Euskotrenen zaleak. Argazkia: IDK Euskotren

    IDK Euskotrenen zaleak. Argazkia: IDK Euskotren

Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek saskibaloiaren elitean jarraituko dute datorren denboraldian. Bi euskal taldeek Endesa Ligako azken jardunaldian lortu dute salbazioa, Cadi La Seu eta Ensino mendean hartuta, hurrenez hurren, eta Celtak Valentzian galdu eta gero. Horrenbestez, Galiziako taldea jaitsiko da mailaz, Oses Construcciones Ardoi Iruñeko taldearekin batera.

Araskik hasieratik ondo bideratu du La Seuren aurkako neurketa, Mendizorrotzan ia 3.000 lagunek babestuta. Denbora guztian aurretik izan da markagailuan, eta, azkenean, 85-68 gailendu da Made Urietaren taldea. Norgehiagoka amaituta, zoramena piztu da harmailetan.

IDK Euskotrenek etxetik kanpo Ensinoren kontra jokatu duen partida, berriz, bestelakoa izan da. Indarrak orekatuta egon dira, eta norgehiagoka tentsio handikoa izan da. Dena azken jokoko azken txanpan erabaki da, eta Maria Eraunzetamurgilen hirukoa erabakigarria izan da. Azu Muguruzaren taldeak 69-74 irabazi du, eta Valentziak Celta (90-46) menderatu duenez, beste denboraldi batez segituko du gorengo mailan. 

Bestalde, Ardoi eta Lointek Gernika Bizkaiaren arteko euskal derbian talde bizkaitarra nagusitu da (53-63). Horrenbestez, denboraldi guztia sailkapeneko azken tokian eman duen Ardoik porrotarekin esan dio agur Emakumezkoen Endesa Ligari; Lointek Gernikak, berriz, bederatzigarren postuan bukatu du denboraldia.