Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Dodson, Etxarri eta Chery jokalariek ez dute Lointek Gernika Bizkaian jarraituko

EITB Media

Klubak jakinarazi du Maya Dodson, Irati Etxarri eta Kendra Chery ez direla Lointek Gernika Bizkaia taldean egongo datorren denboraldian.

  • Dodson, Etxarri eta Chery

    Dodson, Etxarri eta Chery. Argazkia: @GKesb

Maya Dodson, Irati Etxarri eta Kendra Chery jokalariek ez dute Lointek Gernika Bizkaia taldean jarraituko, klubak ostegun honetan, maiatzaren 8an, jakinarazi duenez.

Lointek Gernika ez zen play-offerako sailkatu, eta aldaketak egongo dira datoren 2025-2026 denboraldirako. Jokalari batzuk joan egingo dira, beste batzuei tokia uzteko. Horixe da Dodsonen, Etxarriren eta Cheryren kasua.

Klubak eskerrak eman dizkie egindako lanagatik eta onena opatu die haien ibilbide profesional zein pertsonalerako.