Saskibaloia
Datorren denboraldirako
Lara Gonzalezek IDK Euskotrenen jarraituko du, eta Marta Alberdik Lointek Gernika utziko du
EITB Media
Gipuzkoako klubak baieztatu du, astelehenean, kapitainak taldean jarraituko duela hurrengo denboraldian, eta Bizkaikoak, ordea, iragarri du bere jokalariak, "eredu eta ispilu bera, azken urteotan, harrobiko jokalari gazte guztientzat", taldea utziko duela.
-
Lara Gonzalez eta Marta Alberdi. Irudiak: IDK Euskotren eta Lointek Gernika.
Lara Gonzalezek IDK Euskotrenen jarraituko du eta Marta Alberdik Lointek Gernika Bizkaia utziko du, bi euskal klubek astelehenean iragarri dutenez. Gipuzkoako klubak baieztatu du kapitainak taldean jarraituko duela hurrengo denboraldian, eta Bizkaikoak, ordea, iragarri du bere jokalariak, "eredu eta ispilu bera, azken urteotan, harrobiko jokalari gazte guztientzat", taldea utziko duela.
Hala, IDK Euskotrenek, sare sozialen bidez, jakitera eman du Lara Gonzalez, alegia, kapitaina, Donostian geldituko dela. 30 urteko donostiarra 2023an bueltatu zen IDK Euskotrenera, Zaragozan bi denboraldi emanda, eta, horrenbestez, euskal klubak ziurtatu du gutxienez 2025-26 denboraldia amaitu arte jokatuko duela Gipuzkoako hiriburuan.
Lointek Gernikan, Marta Alberdik ez du klubean jarraituko. Gernikarrak, 24 urtekoa bera, 2017-18 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, harrobian haur kategorietan hasita, eta 2020-21 denboraldian lortu zuen lehen taldean ibiltzea.