Saskibaloia
Fitxaketa
IDK Euskotrenek Paige Robinson fitxatu du datorren denboraldirako
EITB MEDIA
Jokalari estatubatuarra da Donostiako taldeak 2025-26 sasoirako egindako lehen fitxaketa. Illinoisko Unibertsitatean graduatuta dago, eta Ugandako selekzioarekin jokatzen du.
-
Paige Robinsonek IDK Euskotrenen jokatuko du
Paige Robinsonek IDK Euskotrenen jokatuko du datorren denboraldian, Donostiako taldeak ostegun honetan X sarean argitaratutako ohar baten arabera. Illinoisko Unibertsitatean ikasitakoa, Ugandako selekzioarekin jokatzen du.
Druryko Unibertsitatean abiatu zuen bere ibilbidea Robinsonek, eta lau urte egin zituen han. 2002an, Illinois State University taldearekin bat egin zuen, 30 partida jokatuta: batez beste 18 puntu eta bost errebote egin z¡tuen neurketako.
WNBA ligako Dallas Wingsek hautatu zuen 2023-24 denboraldian. Ondoren, 2024ko urtarrilean, Alemaniako Herner TC taldean hasi zen. Alemanian, batez beste, 18 puntu saskiratu zituen partidako, sei errebote lortzeaz gain.
IDKren 2025-26 denboraldirako lehen fitxaketa da. Oraingoz, jakina da Lara Gonzalezek ere Donostian jarraituko duela, maila gorenari eutsi eta gero.
¿ PAIGE ROBINSON, primera incorporación de la temporada 25/26.
— IDK EUSKOTREN (@ibaetabasket) May 22, 2025
La estadounidense ficha para la próxima temporada con el IDK Euskotren. Graduada en la universidad de Illinois, es internacional con Uganda. ¿¿
Ongi etorri, PAIGE! ¿#IDKEuskotren | #EtxeaBabestu pic.twitter.com/BgsoMl0MgT