Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

IDK Euskotrenek Veronika Remenarova fitxatu du

EITB Media

Eslovakiako hegaleko jokalariak 28 urte ditu, eta 1,86 metro garai da. Belgikako Royal Castors taldean jokatu du 2024-2025 denboraldia.

  • Veronika Remenarova

    Veronika Remenarova, IDK Euskotreneko jokalaria. Argazkia: Ibaeta Baskt

IDK Euskotrenek Veronika Remenarova fitxatu du 2025-2026 denboraldirako. Donostiako taldeak datorren sasoirako egin duen bigarren fitxaketa da eslovakiarrarena.

Remenarovak 28 urte ditu eta 1,86 metro garai da, eta hegaleko pibot postuan jokatzen du. Eslovakian hasi zuen bere kirol ibilbidea. KP Brno taldean egin zuen debuta eta han jokatu zuen 2021era arte. Hurrengo bi denboraldietan Herner TC eta Rutronik Stars Keltern taldeetan egon zen, hurrenez hurren. 2023-2024 denboraldian Endesa Ligako Cadi la Seun jokatu zuen, eta Belgikako Royal Castorsen ibili da amaitu berri den 2024-2025 sasoian.

Orain, etapa berri bati ekingo dio IDK Euskotrenen.