Saskibaloia
Saskibaloia
Marta Hermidak ez du Kutxabank Araskin jarraituko
EITB MEDIA
2023ko udan Leganesetik Gasteizera iritsi zenez gero, base madrildarrak 600 puntu baino gehiago lortu ditu, Araskin egindako etapan jokatutako 59 partidetan.
-
Marta Hermidak ez du Kutxabank Araskin jokatuko
Marta Hermidak ez du Kutxabank Araskin jokatzen segiko, bi denboraldi berdez jantzita lan egin ostean. Tarte horretan, lan bikaina egin du erasoan: 600 puntu baino gehiago saskiratu baititu, jokatutako 59 neurketetan. Klubean saskiratze gehien sartu dituzten jokalarien top 10 zerrendan dago.
Horrez gain, Emakumeen Endesa Ligan jokatuko du Araskik datorren urtean, hamargarren sasoiz jarraian. Lorpen hori eman zien garaipenean ere puntu gehien sartu zituen jokalaria izan zen.
2023ko udan Leganesetik iritsi zenetik, base madrildarrak 226 errebote jaso eta 157 asistentzia egin ditu.
¿ ¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿
— Araski AES (@Araski) May 29, 2025
La jugadora madrileña no seguirá de verde tras dos temporadas.
¡Mucha suerte en el futuro @martahh97! ¿
¿ https://t.co/SAJrcKwdz0#ElLatidodeMendi #MendikoTaupada pic.twitter.com/Ks9cSCghNW