Saskibaloia
Baja
Brittany Brewerrek ez du Kutxabank Araskin jokatuko datorren denboraldian
EITB MEDIA
2023an iritsi zenez gero, pibot estatubatuarrak 57 partida jokatu ditu Endesa Ligan, eta 503 puntu saskiratu ditu.
-
Brittany Brewer, Kutxabank Araskiko jokalari ohia
Brittany Brewerrek Kutxabank Araski utziko duela iragarri dute astelehen honetan. Pibot estatubatuarrak eta Gasteizko klubak kontratua etetea erabaki dute, bi sasoiren ostean.
Bi denboraldi horietan, 57 neurketa jokatu ditu Endesa Ligan barnealdeko jokalari amerikarrak, 503 puntu saskiratzeaz eta 257 errebote hartzeaz gain.
Bestetik, Sami Hillek Gasteizen jarraituko duela iragarri berri du Kutxabank Araskik; horrenbestez, hiru denboraldi osatuko ditu Arabako hiriburuan.