Saskibaloia
Endesa Liga
IDK Euskotrenek Itziar Ariztimuño fitxatu du
EITB Media
Bilboko jokalariak Donostiako taldean jokatuko du 2025-2026 denboraldia, Lointek Gernika Bizkaia tadean bederatzi urte eman ostean.
-
Itziar Ariztimuño, jIDK Euskotreneko jokalaria. Argazkia: Ibaeta Basket
IDK Euskotrenek Itziar Ariztimuño fitxatu du. Hala, bada, Bilboko 26 urteko joko-antolatzaileak Donostiako taldean jokatuko du 2025-2026 denboraldian. Horixe jakinarazi du klubak astelehen honetan, ekainaren 2an, ohar ofizial baten bidez.
Ariztimuñok 9 urte eman ditu Lointek Gernika Bizkaian, eta 2024-2025 sasoia amaituta jakinarazi zuen ez zuela jarraituko Gernika-Lumoko taldean.
Defentsa lanetarako jokalari sendoa da, eta erasoko jokoari erritmo bizia ematen dio. Kalitatea eta esperientzia emango dizkio IDK Euskotreni.
Faye, hirugarren fitxaketa
Maiatzaren 30ean, Ariztimuño fitxatu baino hiru egun lehenago, IDK Euskotrenek Khadija Faye fitxatu zuen. Pibot senegaldarrak 22 urte ditu, 1,93 metro neurtzen du eta Ameriketako Estatu Batuetako NAAC ligako Pittsburg taldetik heldu da Donostiara.