Saskibaloia
Endesa Liga
Eraunzetamurgilek eta Buchek IDK Euskotrenen jarraituko dute datorren denboraldian
EITB Media
Maria Eraunzetamurgil eta Roso Buch jokalariek Donostiako taldean segituko dute 2025-2026 sasoian.
-
Eraunzetamurgil eta Buch. Argazkia: EITB Media
Maria Eraunzetamurgil eta Roso Buch jokalariek IDK Euskotrenen jarraituko dute 2025-2026 denboraldian, klubak ekainaren 3an ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Pixkanaka, IDK Euskotren talde sendoa osatzen ari da datorren denboraldirako. Paige Robinson, Veronika Remenarova, Khadija Faye eta Itziar Ariztimuño fitxatu ditu; gainera, Lara Gonzalezek, Eraunzetamurgilek eta Buchek jarraituko dute.