Saskibaloia
ALL STAR
AEB munduko beste taldeekin neurtuko da NBAko All Star txapelketan
EITB MEDIA
Adam Silverrek, NBAren mandatariak, asteazken honetan aurreratu duenez, 2026ko All Star txapelketak aldaketak dakartza, izan ere, Estatu Batuetako taldea munduko beste taldeen aurka ariko da nor baino nor gehiago.
-
NBAko partida Indiana eta New York Knicks-en artean. Irudia: EFE
Iaz, All Star emankizunaren telebistako audientziak %13 egin zuen behera, azken 25 urteetako bigarren portzentairik baxuena izanik. Horregatik, Silverrek jokoa entretenigarriagoa izatea lortu nahi du.
"Estatu Batuek munduaren aurka jokatuko duten partida bat aurkezteko une hoberik al dago?", adierazi zuen NBAren mandatariak. Topaketa otsailaren 16an izango da eta Neguko Joko Olinpikoekin bat egingo du.
Gainera, Silverrek aitortu du "arreta handiz" begiratu ziola "NHLk egin zuenari", AEBko hockey ligak egindakoari alegia, izarren asteburua erakargarriagoa izan zedin, eta gogorarazi zuen Pariseko 2024ko Olinpiar Jokoetan Estatu Batuek oso partida gozagarriak jokatu zituztela, Serbia eta Frantziaren aurka.