Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa

Lointek Gernikak Emily Bessoir fitxatu du datorren denboraldirako

EITB MEDIA

Hegaleko alemaniarra TS Jahn Muenchen klubean hasi zen jokatzen, eta ondoren AEBrako bidea hartu zuen.

  • Emily Bessoir, Lointek Gernikako jokalaria

    Emily Bessoir, Lointek Gernikako jokalaria

Emily Bessoir jokalari alemaniarrak Lointek Gernika Bizkaian jokatuko du hemendik aurrera, ostegun honetan taldeak baieztatu duenez. Bessoir TS Jahn Muenchen klubean hasi zen jokatzen, eta ondoren AEBrako bidea hartu zuen, UCLA Unibertsitateko taldearekin bat egiteko. 

Belauneko bi lesio kari, hegaleko jokalariak 21/22 eta 23/24 sasoiak galdu zituen arren, Alemaniako selekzioarekin itzuli zen kantxetara 2024ko amaieran.

Taldeak denboraldi berrirako iragarri duen laugarren fitxaketa da jokalari alemaniarrarena, Laura Westerik, Ane Olaetaren eta Angela Salvadoresez gain.