Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa

Irene Muruak IDK Euskotrenen jokatuko du datorren denboraldian

EITB MEDIA

Hala, Donostiako taldeak 2025-26 sasoirako seigarren fitxaketa iragarri du astearte honetan. Arrasateko jokalariak hainbat denboraldiz jokatu du Estatu Batuetan.

0:32

Irene Murua IDK Euskotreneko taldekidea izango da datorren ikasturtetik aurrera, Donostiako klubak astearte honetan ohar batean jakinarazi duenaren arabera. Arrasatearra herriko Ointxe klubean hasi zen jokatzen.

Hainbat urtez AEBn jokatu ostean, NCCAko Louisiana Tech eta Detroit Mercy Titans taldeetan. Etxera itzuli zen 2023-24 sasoian, eta Ointxen zebilela taldeak Bigarren Mailara igotzea lortu zuen. Ondoren, 2024-2025 sasoian, Fordham Ramsek fitxatu zuen.

Kanastapean zein inguruan jokatzeko gai den jokalaria da.