Saskibaloia
Jokalari berria
Lointek Gernikak Esther Castedo fitxatu du
EITB MEDIA
Lugoko jokalaria Duran Maquinaria Ensinotik dator, aurretik Estatu Batuetan lau urtez jokatu eta gero.
-
Esther Castedo, Lointek Gernikako jokalaria. Argazkia: @GKesb
Esther Castedok Lointek Gernikan jokatuko du datorren denboraldian; hortaz, Bizkaiko taldeak 2025/2026 sasoirako sei jokalari ditu, oraingoz: Laura Westerik, Ane Olaeta, Naia Zubiaga, Ángela Salvadores, Emily Bessoir y Esther Castedo. Duran Maquinaria Ensinotik datorren joko-antolatzaileak 7,6 puntu saskiratu eta 2,1 errebote jaso ditu partida bakoitzeko, batezbeste, ikasturte honetan.
1'70 metroko altuera du, eta Lugoko zenbait taldetan ibilitakoa da. NCAAn ere jokatu zuen, Estatu Batuetan, Robert Morris Unibertsitatearen eskutik. Lau urteko zikloa osatuta, jaioterrira itzuli zen Emakumeen Endesa Ligan lehiatzeko.
Castedo pozik agertu da etapa berri honekin: "Beti oso ongi hitz egin didate klub honi buruz, eta Erregina Kopan eta play-offetan sartzeko borrokan aritu da. Hori da jokalari gisa bilatzen duguna".
¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿/¿¿¿¿
— Lointek Gernika Bizkaia (@GKesb) June 11, 2025
Esther Castedo, gidaritza Lointek Gernika Bizkaiarentzat
Proviene de Ensino y ha promediado 7'6 puntos y 2'1 rebotes el último curso
¿https://t.co/PqdbonBe9N#GutarikoBat¿ pic.twitter.com/pte0hPg1EK