Itxi

Saskibaloia

25/26 Denboraldia

Kutxabank Araskik Quinn Urbaniak-Dornstauder pibota fitxatu du

EITB MEDIA

Celta de Vigo taldetik dator Quinn. Azken denboraldian, 9,8 puntu saskiratu ditu jokatutako 13 norgehiagoketan, batez beste, 5,8 errebote jasotzeaz gain.

  • Quinn Urbaniak-Dornstauder, Kutxabank Araskiko jokalari

    Quinn Urbaniak-Dornstauder, Kutxabank Araskiko jokalari

Quinn Urbaniak-Dornstauder pibot kanadiarrak Kutxabank Araskin jokatuko du datorren sasoian; horrenbestez, sei denboraldi osatuko ditu Emakumezkoen Endesa Ligan. Celta de Vigon jokatu du azken ikasturtean. 9,8 puntu saskiratu ditu, batez beste, parte hartutako 13 partidetan, 5,8 errebote jasotzeaz gain.

Arizona State Unibertsitateko taldean ekin zion bere ibilbideari, Kanadako selekzioko behe-mailako kategorietan ibili ostean. NCAA ligan lau urtez aritu zen, eta horren ondoren honako talde hauetan jokatu du: Embutidos Pajariel Bembibre, Mann-Filter, Quesos El Pastor en Zamora, Cadi La Seu, Castors Braine (Belgika), MB Zaglebie Sosnowiec (Polonia), Halcones de Xalapa (Mexiko), Angers (Frantzia), eta azkenik, Celta de Vigo.

Made Urieta entrenatzaileak azaldu duenez, "urte luzez faltan bota dugun jokalari mota da Quinn. Oso ongi lehiatzen du, defentsarako sendoa. Liga honetan izan beharreko profila da".