Saskibaloia
Endesa Liga
Joy Adams, Lointek Gernika taldeko jokalari berria
EITB Media
Lointek Gernika Bizkaiak 32 urteko hegaleko jokalaria fitxatu du 2025-2026 denboraldirako. Frantziako Angersetik heldu da Bizkaiko taldera.
-
Joy Adams, Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalaria. Argazkia: @GKesb
Lointek Gernika Bizkaiak Joy Alexis Brown-Adams jokalaria fitxatu du 2025-2026 denboraldirako. Georgetowneko (Guyana) hegalekoak 32 urte ditu, eta 1,80 metro neurtzen du.
Endesa Liga ondo ezagutzen du, Valentzian, Kutxabank Araskin eta IDK Euskotrenen jokatu baitu. Azken bi denboraldietan Frantzian jokatu du, La Roche Vendeen eta Angersen. 2024-2025 denboraldian, Angersekin 8,3 puntu, 8,2 errebote eta 2,4 asistentzia erdietsi ditu ligan, batez beste; Eurocup txapelketan, aldiz, 8,7 puntu, 4,9 errebote eta 3 asistentzia.
Horrenbestez, Gernika-Lumoko taldeak zortzi jokalari ditu dagoeneko 2025-2026 sasoirako: Laura Westerik, Ane Olaeta, Naia Zubiaga, Ángela Salvadores, Emily Bessoir, Esther Castedo, Masa Jankovic eta Joy Adams.