Surf-a
Surfa
Nadia Erostarbe surflariak Hegoafrikako Ballito Pro txapelketa irabazi du
EITB Media
Ametsetako azken jardunaldian, zarauztarrak Ally Fitzgibbons beteranoa kanporatu du finalerdi borrokatuan, eta Yolanda Hopkins portugaldarra finalean.
-
Nadia Erastorbe Argazkia: @BATbasqueteam
Nadia Erostarbek irabazi du KwaZulu-Natalen (Hegoafrika) jokatu den Ballito Pro txapelketa, asko borrokatutako finalerdian Sally Fitzgibbons beteranoa eta finalean Yolanda Hopkins portugaldarra kanporatuta.
Orain arte, Nadiak hirugarren postuak lortuta zituen Challenger Serieetako zirkuituan, surfaren gorengo mailaren atarian, hiru aldiz, eta gaur estreinakoz lortu du garaipena maila horretako lehiaketa batean.
Gaur goizean, lehiaketa oso goiz hasi da. Zarauztarrak finalerdietako lehen txanda jokatu du, Sally Fitzgibbons australiarraren aurka. Surflari beteranoa faboritoetako bat zen txapelketa irabazteko, baina Nadiak egoera kontrolatzen eta final handirako txartela ziurtatzen jakin du.
Zarauztarrak 8,17ko olatuarekin eman du lehen kolpea, eta 7,17koarekin ondoren. Aussieak 6,67ko beste batekin eta 6,77ko batekin erantzun badu ere, ez da nahikoa izan Nadiaren progresioa eteteko.
Finalean Yolanda Hopkins portugaldarra zegoen zain, bere finalerdian Talia Swindal estatubatuarra kanporatu eta gero. Nadiak azken txandan surfeatu dituen bost olatuekin nahikoa izan du, oso ondo hasi baita, 6,50eko batekin.
Hopkinsek puntu gutxiago jaso ditu, 7,67ko olatua iritsi arte, baina Erostarbek 6,30ekoa lortu du bosgarren olatuan. Nadiak 12,80 puntu pilatu ditu eta Hopkinsek 10,84.
Basque Teameko Nadia Erostarbe surflariak irabazi du Hegoafrikako Ballito Pro txapelketa!!! ¿¿¿¿Zarauztarrak bereganatutako Challenger Serieetako lehen txapelketa da gaurkoa! ¿
— BAT Basque Team (@BATbasqueteam) July 6, 2025
Nadia Erostarbek irabazi du KwaZulu-Natalen (Hegoafrika) jokatu den Ballito Pro txapelketa, asko… pic.twitter.com/7J6lCvVzI9