Itxi

Surf-a

Quicksilver Pro Gold Coast

Kelly Slaterrek irabazi du denboraldiko lehen proba

Erredakzioa

Surflari estatubatuarrak Joel Parkinson egungo txapelduna gainditu du Australiako probako finalean.

0:49

Kelly Slater handia da munduko surf zirkuituko aurreneko liderra. Australian jokatutako Gold Coasteko proba irabazi du. Egungo txapeldunari gailendu zaio finalean, Joel Parkisoni, hain zuzen ere.

Slaterrek aurkariak baino puntu bat gehiago lortu du, proba irabazteko. Estatubatuarrak beste inork baino munduko txapelketa gehiago irabazi ditu: hamaika. Iaz bigarren gelditu zen, aipatutako Parkisonen atzetik.

Hurrengo proba martxoaren 27tik apirilaren 7ra jokatuko da, Australian.

QUIKSILVER PRO GOLD-EKO FINALA:
1 –
Kelly Slater (USA) 18.56
2 – Joel Parkinson (AUS) 17.47