Itxi

Surf-a

Campeonato de Europa

Bodyboarda: Elosua eta Perez finalerdietaraino Portugalen

K.I.

Erredakzioa

Portugalen abiatu zen asteburuan Europako bodyboard zirkuitoa, Sagresen, Vila do Bispoko txapelketarekin.

Beñat Elosua eta David Perez izan ziren parte hartzaileen artean. Lan txukuna osatu zuten, biak finalerdietaraino iritsi ziren.

Garaipena Manuel Centeno portugaldarrak lortu zuen eta bi euskaldunek bostgarren postuan amaitu zuten. Elosua ia txanda osoan lehen bi postuetan egon zen, baina bi minuturen faltan gainditu zuten.

Olatu handiak izan dira lehen txapelketa honetan, larunbatean batipat. Une batean bi parte hartzaile korronteak harkaitzetara eraman zituen, helikopteroz atera behar izan zituztelarik.