Itxi

Surf-a

Euskal surflarien artean

Surfa (WQS zirkuitua): Collazo, onena Eskozian

K.I.

Erredakzioa

Final-zortzirenak arte iritsi zen zarauztarra, eta nahiz eta txandako olaturik onena berak hartu (7.17 puntu), bigarren olatu bat falta izan zitzaion.

WQS zirkuituko O''Neill Coldwater Classic txapelketa astelehenean amaitu zen Thurson. Royden Bryson izan zen irabazlea.

Euskaldun ugari parte hartzaileen artean. Euren artean onena Hodei Collazo izan zen. Final-zortzirenak arte iritsi zen zarauztarra, eta nahiz eta txandako olaturik onena berak hartu (7.17 puntu), bigarren olatu bat falta izan zitzaion.

Hirugarren kanporaketara iritsi ziren Indar Unanue, Aritz Aranburu eta Eneko Acero.

LAUGARREN KANPORAKETA
1 16.17 HODEI COLLAZO EUK
3 12.10 BLAKE THORNTON AUS
2 13.60 BRIAN TOTH PRI
FINAL-ZORTZIRENAK
1 12.66 ROYDEN BRYSON ZAF
2 10.94 HODEI COLLAZO EUK