Itxi

Surf-a

Euskal hondartzak

Surf: Atxabiribill eta Zurriolara begira asteburuan

K.I.

Erredakzioa

Osteguna hasi eta igandea bitarte Europa osoko 21 urtez azpiko surfista onenak Atxabiribilen elkartuko dira denboraldiko bigarren probari aurre egiteko.

Junior mailako Europako zirkuitoak Sopelanan du bigarren ekitaldia. Bihar osteguna hasi eta igandea bitarte Europa osoko 21 urtez azpiko surfista onenak Atxabiribilen elkartuko dira denboraldiko bigarren probari aurre egiteko.

Lehendabiziko proba aurreko astean Donostian jokatu zen. Emakumezkoetan Pauline Ado hendaiarra izan zen irabazlea eta mutiletan Alex Gironi laugarren sailkatu zen.

Zurriolan, asteburuan Euskadiko bodyboard zirkuitoko aurreneko proba jokatuko da.