Surf-a
Euskaldun ugari
Surfa: Newquay eta La Santa
K.I.
Erredakzioa
Bi proba garrantzitsu Ingalaterra eta Kanariar uharteetan.
Ingalaterrako Newquay udarako txapelketa klasikoa da. Aurten 5 izarreko maila dauka, eta bi euskaldun ageri dira parte hartzaileen artean. Txaber Trojaola dago bertan. Oroitzapen onak ditu bakiotarrak, iaz bigarren postuan amaitu zuen txapelketa hau. Romain Laulhe baionarra ere parte hartzen ari da.
21 urtez azpiko pro junior zirkuitoak denboraldiko hirugarren hitzordua du Kanariar Uharteetan. Donostiaren eta Sopelanaren ondoren, La Santa txapelketa jokatuko da aste honetan. Euskaldun ugari daude bertan. Lehen kanporaketan Mikel Zamakona, Ethan Egiguren, Alex Iriondo, Pedro Berasaluze, Mitxel Lopez, eta Natxo Gonzalez. Bigarren kanporaketan hasiko dira lanean Igor Muniain, Ander Mendiguren, Asier Makeda, Borja Agote, Marcos San Segundo, eta Mario Azurza.