Surf-a
Puerto Escondido
Bodyboarda: Eunate Agirre, bigarren Mexicon
Erredakzioa
Minutu gutxiren faltan, Karla Costa hawaiarrak txapelketako olaturik onena surfeatu du, 10 puntu jaso ditu, eta garaipena eskuratu.
Finaleko lehen minutuetan bizkaitarra izan da nagusi. Denborak aurrera egin duen neurrian, ordea, Costak erritmo ona aurkitu du. Minutu gutxiren faltan, Karla Costak txapelketako olaturik onena surfeatu du, 10 puntu jaso ditu, eta garaipena eskuratu.
Txapelketa honetan aritu da ere Beñat Elosua. Donostiarra hirugarren kanporaketaraino heldu da. Gizonezkoetan Dave Hubbard hawaiarra nagusitu da.