Itxi

Surf-a

Sei izarreko proba

WQS zirkuitua: Zarautz, protagonista gaurtik aurrera

Erredakzioa

Parte hartzea luxuzkoa izango da: Aritz Aranburu, Hodei Collazo, Tim Boal, Joan Duru, Leo Neves edota Sunny Garcia.

Zarautzen (Gipuzkoa) lehiatuko da laugarren urtez jarraian WQS Zirkuituko Munduko Txapelketako San Miguel Pro Zarautz proba. Aurten gainera sei izarreko proba izango da (gorengo maila). Aurten arte hiru izarrekoa zen proba hau.

Abuztuaren 31tik irailaren 5a artean burutuko da txapelketa eta 20.000 pertsona inguru hurbilduko omen dira munduko surflari onenak ikustera. Parte hartzea luxuzkoa izango da: Aritz Aranburu, Hodei Collazo, Tim Boal, Joan Duru, Leo Neves edota Sunny Garcia.